Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza

Etxebizitza zerbitzua


Etxebizitzan, pertsona bakoitzak banan-banako arreta jasotzen du, “pertsonaren araberako plangintzan” oinarritua, eta horren bidez bizi-kalitatearen dimentsio ugariak lehenetsi eta zehazten dira (ongizate fisiko nahiz emozionala, garapen pertsonala, harremanak eta gizarteratzea, aukerak eta erabakiak hartzea...) bakoitzaren behar eta lehentasunen arabera.

 

Etxebizitza-zerbitzuak arreta orokorra eskaintzen du, eguneko 24 orduetan urteko 365 egunetan zerbitzu hori bermatuz, zerbitzuaren pertsona erabiltzaile direnen bizi-kalitatea sustatzeko helburuz.

 

Etxebizitzen dinamika eta egitura fisikoa pertsona erabiltzaileak beren etxean baleude bezala sentitzeko pentsatuak daude, norberak bere etxea izan eta bertako sentitzeko helburu hori errealitate bilakatuz. Era horretan, profesionalen erritmoa eta esku-hartzea pertsona erabiltzaile bakoitzaren premietara egokitzen da, haien ongizateari eta bizi-kalitaterik onenari lehentasuna emanez.

 

Bai Bergarako etxebizitzak eta bai Donostia, Zubieta, Fraisoro eta Ategorrietako zentroek Jangela Zerbitzua dute, sukaldaritzarako instalazioak bertan dituztela, eta beraz, bertan prestatzen da egunero pertsona erabiltzaileentzako janaria, eta halaber, elikadura-laguntzarako zerbitzu bat ere badago, bertako dieta artatuen premietara egokitu ahal izateko: elikagai erdi-solidoak, irabiatuak, gantz gutxiko dietak, dieta idorgarria, eta abar. Era berean, Garbiketa eta Josketa Zerbitzua ere badago etxebizitza batek berez dituen arropa-garbiketa eta konponketarako premia guztiei erantzun ahal izateko.

 

Egunean zehar, erabiltzaile bakoitzak hainbat ekintzatan parte hartzen du bere ahalmen, aukera eta beharren arabera:

Medikuntza-arreta, medikuntza-zerbitzu propioarekin edota erreferentziazko komunitatearen osasun-zerbitzuekin.

Farmakologia-arreta.

Odontologia-arreta: odontologia-berrikuspenerako zerbitzu bat dago, pertsona erabiltzaileei berrikuspenak egin, jarraipen bat antolatu eta, beharrezkoa denean, tratamendu egokia erabakitzeaz arduratzen dena.

Familia-laguntza: familien premiei orientabideak, laguntza, euskarri teknikoak eta babesa eskainiz.

Jarduera terapeutikoak:

  • Fisioterapia
  • Musika-terapia
  • Hidroterapia
  • Medikuntza-zainketa
  • Zentzuen estimulazioa

Heziketa-jarduerak eta laguntza psikologikoa

  • Jokabide-arazoak
  • Komunikaziorako gaitasun funtzionalak
  • Norbera zaintzea
  • Gizarte Gaitasunak
  • Etxeko Gaitasunak
  • Laneko edo lanean hasi aurreko jarduerak
  • Baliabide Komunitarioak erabiltzea

Zentroan nahiz komunitatean egindako Kirol Jarduerak:

  • Jarduera Fisikoa
  • Gimnasia Egokitua
  • Igerileku Egokitua

Aisialdiko eta jolas arloko jarduerak:

  • Esku-lanak: buztina, saskiak eta abar.
  • Pintura eta sormena
  • Ibilaldiak komunitatean
  • Txangoak
  • Bidaiak eta oporrak
  • Kultur jarduerak eta ikuskizunak
  • Kirol eta kultur ekitaldiak
  • Jai kutsuko jarduerak

Zerbitzu honetan orain berriki egindako jarduerak

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus