Aurten, Uliazpiko Familien Batzarraren amaieran ekitaldi berezi bat izan dugu, izan ere, Raúl Garcíak zuzentzen duen Donostia Zentroko adierazpen-tailerreko taldeak ilusioz beterik hilabeteetan prestatu duen lanaren estreinaldia ikusteko aukera izan genuen. Emanaldiak arrakasta handia izan zuen eta gure neska-mutilek ongi merezitako txaloak jaso zituzten.