Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Helburua, ikuspena eta balioak

Helburua, ikuspena eta balioak


PLAN ESTRATEGIKOA 2012-2015

Eginkizuna

Uliazpi erakunde publikoaren helburua Adimen urritasuna duten pertsonen eta beren familien Bizi Kalitatea garatzen laguntzen duten zerbitzuak eta laguntzak eskaintzea da. Horretarako, erantzun orokor eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, irizpide etikoz, eraginkortasunez eta berrikuntzaz, erabiltzaileen, beren familien eta erakundeko langileen gogobetetasuna bilatuz eta sozialki arduratsua den erakunde gisa jokatuz.

Bi irudi eta Uliazpiko logotipoarekin osatutako grafismoa.

Ikuspena

Adimen urritasuna duten pertsonen eta beren familien premia eta eskakizunei erantzungo dieten irtenbide orokorrak eskaintzen entitate erreferente izatea, betiere bikaintasunaren, eraginkortasunaren, pertsonekiko konpromisoaren eta iraunkortasunaren irizpideetan oinarrituta.

Balioak

Orientabidea erabiltzaileari eta bere familiari:

Uliazpik zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen ditu Adimen urritasuna duten pertsonen Bizi Kalitatearen garapena lortzeari begira, errespetutik eta konpromiso etiko batetik, enpatiarekin eta tratu duina eta beroa emanez eta modu pertsonalizatuan eta pertsona berarengan oinarrituta. Bere eskubideak erabat gauzatzea bultzatzen du eta bere bizitza-kalitatearen proiektua ahalik eta gehien gauzatzea. Pertsonaren ongizatearen eta garapenaren alde egingo du beti eta horren familiakoen konfiantza eta segurtasuna lortzeko egingo du lan.

Konpromisoa eta Parte-hartzea:

Uliazpik erabateko konpromisoa du Adimen urritasuna duten pertsonen Bizi Kalitatearekin, eta bereziki laguntza-premia handienak dituztenekin. Bere lanak konpromiso etikoan eta sozialean – hizkuntza eta genero berdintasuna- oinarrituta daude, lankidetza bultzatzen du eta profesionalen eta gizarte-erakundeen talde-lana eta bere ezagutza eta esperientzia gizartearekin partekatzeaz arduratzen da.Horretarako guztirako, bere interes-talde guztien parte-hartze aktiboa eskaintzen du (erabiltzaileak, familiakoak, pertsonak, aliatuak, Aldundia, hainbat gizarte erakunde...).

Orientabidea Emaitzetarako eta Aldaketarako:

Uliazpik bere helburuak lortzea bilatzen du, une bakoitzean dituen baliabideak optimizatuz, efikazia, eraginkortasuna eta iraunkortasuna aplikatuz, bere kudeaketan bikaintasun-maila gero eta handiagoak bilatuz, bere interes-taldeek premietan aldaketak aurreratuz eta bere praktika guztietan berrikuntza sustatuz.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus