Hemen zaude: Hasi > Irisgarritasuna
“Web-aren ahalmena bere unibertsaltasunean dago. Funtsezkoa da pertsona guztiek hura erabili ahal izatea, edozein dela ere beren ezgaitasuna —Tim Berners-Lee, W3C-ko Zuzendaria (Word Wide Web Consortium)—.
Erabilerraztasunak esan nahi du informazioa ikusi eta erabiltzeko aukera izatea, eta urritasun, ezgaitasun edo elbarritasun-arazoak horretarako eragozpen ez izatea. Asko eta asko dira gure orrialdeetako informazioa ikusten dutenak, baina guztiak ez daude egoera berean; izan ere, horietako batzuek...
Erabilerraztasuna ez da interesgarria bakar-bakarrik ezgaitasuna duten pertsonentzat, oro har web-aren erabilera erraztu eta hobetzeko ere oso baliagarria da. Web gunearen diseinu erabilerraza (ezgaitasunak dituzten pertsonei web orria ondo ikusi, ulertu, eta bertan nabigatu eta elkarreragina izateko aukera ematen diena) oso egokia dugu diseinu hobea lortzeko, baita ezgaitasunik ez duten erabiltzaileentzat ere.
Hori kontuan izanik, honakoak dira gure erabilerraztasun-irizpideak:
Jakina, badakigu atari honetako erabilerraztasuna hobetu daitekeela eta hori lortzeko lanean ari gara. Ahalegin horretan lagun diezagukezu zure iruzkin edo iradokizunen bidez
Testu soileko nabigatzaileak edo pantaila irakurtzen duten nabigatzaileak erabiltzen dituztenek orrialde bakoitzean goiburuak, menuak eta abar irakurri beharrik izan ez dezaten, esteka batzuk jarri ditugu eta horiei esker atal horiek ikusi gabe zuzenean sartu ahal izango dira orriko menuetan edo edukian.
Teklatuan lasterbide batzuk jarri ditugu web orriko nabigazioa arintzeko. Lasterbide horiek erabili ahal izateko, honako tekla-konbinazioa aukeratuko dugu:
ALT + Teklatuko lasterbide-tekla
ALT + Teklatuko lasterbide-tekla + ENTER
Mayúsculak + Esc + Teklatuko lasterbide-tekla
CONTROL + Teklatuko lasterbide-tekla
Jarritako lasterbideak hauexek dira:
Testuak ahalik eta modu erosoenean irakurri ahal izateko, letra-tamaina aldatzeko aukera ematen dugu. Letra-tamaina aldatzeko zure nabigatzailean tamaina handiagoa edo txikiagoa hautatzeko aukerak erabil ditzakezu, edo bestela, errazago egiteko, goiko barrako -A eta A+ botoiak erabili.
Aukeratutako letra-tamaina bisitaturiko gainerako orrialdeetan ere mantenduko da eta nahi duzunean alda dezakezu.