1967. urteaz geroztik, lehenik “Asociación Guipuzcoana Pro Subnormales” izenarekin eta 1989az geroztik Uliazpi gisa (Gipuzkoako Foru Aldundi Txit Goreneko Erakunde Autonomoa), medikuntza-arazoak, trastornoak, minusbaliotasunak... dituen kolektibo baten premia zahar eta berriei zerbitzu egokia eskaintzeko lan bat burutu dugu, beste guztiok bezala beren garapen pertsonalerako laguntza eta baliabide bereziak behar dituztela kontuan izanik.