Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Familia-laguntza

Familia-laguntzako zerbitzua


Zerbitzu honek adimen-urritasuna duten pertsonen familiei laguntza, informazio eta heziketa alorreko hainbat prestazio eskaintzen dizkie, horiek dituzten premien arabera:

 

Detekzioa eta informazioa:

Zerbitzu honen bidez azterketa iraunkor eta jarraitu bat egin nahi da adimen urriko pertsonaren bat duten familien inguruan, hain zuzen ere, zein diren eta zer eratako laguntza-premiak dituzten ezagutzeko. Era horretan, jarduerak koordinatu eta lehenbailehen esku hartu daiteke, familietan egon litezkeen eskakizunei erantzun bat emateko.

 

Familiei zuzeneko arreta eskaintzea:

  • Informazioa: beren seme-alaba/senitartekoaren inguruko informazioa ematen zaie familiei, baita Uliazpin eta beste erakunde batzuetan erabilgarri dauden zerbitzu, baliabide eta bitartekoen inguruan ere, komunitatean ditugun jarduketa-programak, antolatutako zerbitzuak eta laguntzak hobeto aprobetxatzearren.
  • Orientazio pertsonalizatua: familiari laguntza ematen zaio aholku indibidualizatuak eskainiz, dela erabakiak hartzeko, dela gatazkak konpontzeko, eta Uliazpiren baliabide propioak edo ingurunekoak mugiarazten dira, urritasuna duen senitartekoari arreta egiteko beharrezkoak diren laguntzak planifikatzeko prozesuan.
  • Heziketa: hitzaldi eta heziketa-saioen bitartez heziketa eskaintzen da, Uliazpiko profesionalen edo adimen-urritasunaren alorrean dihardutenen partetik. Hainbat gai lantzen dira: jokabide-arazoei nola aurre egin, osasun-ohiturak, adimen-urritasuna eta buru-osasuna, epilepsia eta abar; eta gai horiek guztiak familiekin urtero egiten diren heziketa-bileretan aztertzen dira.
  • Laguntza pertsonala eta emozionala: familiako kide desberdinei modu formal eta informal batez eskaintzen zaie, maila pertsonalean eta emozionalean.
  • Atsedena: aldi baterako laguntza eskaintzen zaio familiari, adimen-urritasuna eta laguntza-premia orokorrak dituen pertsonari arreta egin ahal izateko, familia-bizitza eta gizarte-bizitza asegarri bat garatzeko aukera eskainiz. Atseden hauen bidez familien premia eta eskakizunei erantzun nahi zaie, pertsona bakoitzaren araberako zerbitzua eta guztiz pertsonalizatua diseinatuz.

 

Ingurunearekin edo komunitatearekin harremanetan jartzea:

  • Komunitateko baliabideekin koordinatzea: familiak komunitatean ditugun baliabideekin harremanetan jarriz, hain zuzen, baliagarriak izan daitezkeelako urritasuna duen senitartekoari arreta egiteko dituzten premia eta eskakizunetarako.
  • Sareko lana: familiei laguntzeko estrategiak eta ekintzak beste erakunde (publiko edo pribatu) batzuekin koordinatuz eta planifikatuz.
  • Jarraipena: prozesu horretan familiei jarraipena eginez, laguntza hori eskaini ala ez.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus