Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Gobernu-batzordea

Gobernu-batzordea


Erakunde Autonomoko Gobernu Batzordea dugu Uliazpiren gobernu eta administraziorako organo gorena. Lehendakariak –Erakunde Autonomokoa ere badenak–, Lehendakariordeak eta hamazazpi Bokalek osatuko dute. Gobernu Batzordeko Lehendakaria Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko Diputatua da, eta Lehendakariordea, berriz, aipatutako Departamentu horretatik Lehendakariak izendatzen duen Zuzendari Nagusia izango da. Bokalak hauek izango dira:

  1. 1. Diputatuen Kontseiluak izendatutako hamairu.
  2. 2. Adimen-urritasuna duten eta Uliazpik artatzen dituen pertsonen familien bi ordezkari.
  3. 3. Atzegiko ordezkari bat (Atzeratuen Gipuzkoako Elkartea).
  4. 4. Erakunde Autonomoaren Enpresa Batzordeko ordezkari bat.

 

Aipatutako Erakunde Kolektibo horietako bokalak eta ordezkariak Erakunde horiek izendatzen dituzte, bakoitzari aplikagarri zaion araudiarekin bat etorriz. Bokalen agintaldia 4 urtekoa izango da eta izendatuak izan diren kargu horretako titular gisa karguak uzten dituztenean amaituko dute nolanahi ere.

Uliazpiko Gerentzia betetzen duen pertsona izango da bertako Idazkari.

 

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus