Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Historia

Historia


1967an deitzen zen "Atzeratuen aldeko Gipuzkoako elkarteak" (egun Atzegi) Villa Uliazpi ireki zuen orduan "atzeratu sakonak" izendatzen ziren pertsonei laguntzeko. Ondoren, beste zentro batzuk zabaldu ziren: Villa Careaga 1972an, Fraisoro zentroa 1981ean, Zubieta zentroa 1984an eta Villa Josetxo-Enea 1986an. (Egun Villa Careaga, Josetxo-Enea eta Villa Uliazpi Donostia Zentroa osatzen dute ). 1989an Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu zuen zentro horien kudeaketa zuzena eta Uliazpi sortu zen.

 

1989an Batzar nagusiek ekainaren 5eko 8/1989 Foru Arauaren bidez erabaki zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzea zentro horien kudeaketa zuzena, eta horrela sortu zen Uliazpi, Aldundiko Erakunde Autonomo gisa.

 

1974an zentroa ikustera etorritako  hainbat agintari

1974an zentroa ikustera etorritako hainbat agintari, eta horien artean Sofia erregina – garai hartan printzesa zen oraindik–. Harrera egitera atera ziren hainbat erabiltzaile, eta horien artean Lidia eta Karmelo, villa Uliazpiko pertsonalarekin batera.

 

Sortu zenetik, Uliazpik egoitza-zerbitzuak eskaini ditu batik bat, egoitza zabalen esparruan. Adimen urritasuna eta Laguntza Premia dituzten pertsonen premia anitz eta aldakorretara moldatuz joan da azken urteetan, eta era berean, hainbat programa sustatu ditu, hala nola, eguneko arreta-programa, atseden-programa eta etxean laguntzeko zerbitzuak.

 

Gainera, 2002an hain zuzen, aurrerapauso garrantzitsu bat eman da "formatu txikiko" egoitza-zerbitzua irekitzean; aipatu egoitza erabat txertatua dago komunitatean eta oso malgua da erabiltzaileen premia zehatzetara egokitzeko. Bergaran kokatua dago, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Deba goiena eskualdean hain zuzen; une horretara arte zerbitzuak urriak ziren eskualde horretan.

 

Aldaketa kualitatibo bat izan dugu, 2008. urte amaiera eta 2009. urte hasiera bitartean “formatu txikiko” zentro berri batzuk ireki direlako: Eibarko Zentroa, Donostiako Ategorrieta Zentroa eta, Donostia Zentroan bertan, Adin Txikikoen Unitatea.

 

Eta beraz, esan daiteke hasiera batean Uliazpi "atzeratu sakonentzako" egoitza-multzotzat hartu bazen ere, gaur egun Adimen urritasuna eta Laguntza Premia Orokorrak dituzten pertsonen nahiz beren familien premiei egokitutako laguntza eta zerbitzu malgu anitz eskaintzen dituen erakundea dela.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus