Urtero bezala, Irungo Landetxa Konpainia bisita egitera etorri zaigu ekainaren 29an, eta goiz osoan zehar gure zentroko korridoreetan barrena ibili dira desfilatzen, Zubietako artatuen eta langileen gozamenerako.Urte askotxo daramatzate jaiegun hau gurekin batera ospatzen, bertako partaideetako bat, Germán, gure langileetako bat delako, eta gureganako detaile hori behin eta berriz eskertuko diegu, izan ere, jarduera hori gabe, San Martzial jaiak ez lirateke guretzat gauza bera izango.Jakina, ezin hamaiketakoa eman gabe geratu, eta, kantinerari lore-sorta ederra ematearekin batera, gure borondatea azaldu genion bisita hori urte askoan egiten jarrai dezaten.