Urte hasieran egin zuen elurte ikusgarriaren zenbait argazki erakutsiko dizkizuegu jarraian. Nahiz eta langile-taldekoren batek zailtasunak izan lanera iristeko, hotza egin eta gatz kiloak behar izan behaztopak eragozteko… nork esan du elurrak ez digula paisaia ikusgarria utzi?, eta gainera, gauza jakina da "elur-urte, gari-urte".