Joan den ostiralean, azaroaren 30ean, Donostia Zentroko erabiltzaile talde batek bere hondar alea jarri du Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren janarien bilketarako urteroko kanpainan.
Garbera Merkataritza-gunean izan ginen, han bildu ziren boluntarioekin lankidetzan jardunez, eta esperientzia hain izan zen positiboa, non berriro errepikatzekotan dauden.