Uztailaren 17an, berriro ere gozatu egin genuen Zubieta Zentroko udako Festarekin.Aurten, festetako batzordeak, berriro ere irudimena libre utzi du eta egundoko lana egin du benetan! Eta neskak eta mutilak eta pertsonal guztia primeran ibili gara.Programan gauza ugari genituen, baina bi jarduera “nagusitu ziren”:Goizean, “Fantasiazko Makillajea” Lehiaketa eta arratsaldean “Tartak gozokiekin” lehiaketa, irudimena lantzeko aukera ezin hobea izan zen eta benetan ikusgarria; epaimahaiaren lana ez zen batere erraza izan.Denok parte hartzeko joko ugari ere izan genituen, baina “alturako arrantza” eta “merengeak” izan ziren parte-hartzaile gehien izandakoak.Batzordeko zaintzaile batek eskuz pintatutako kamisetak izan ziren saririk estimatuenak.Datorren urtean gehiago eta hobeto! Datorren urterako ideia asko azaldu ziren sukaldariek prestatu ziguten bazkari bikaina jan genuen bitartean, eta gauean, barbakoan egin genuen eta afalondoan lasai egon ginen hitz egiten, eta 11k eta 12ak jo zituzten, eta etxera joan ginen.