Uztailaren 15etik 18ra egin dira Sanlúcar de Barramedan Hidroterapiako XX. Jardunaldiak eta horietan izan zen Mónica Carpio, Zubieta Zentroko fisioterapeuta.
Aurten, izen handiko hizlariak etorri dira AEBtik, patologia desberdinetan uretako esku-hartze modu desberdinetako ariketa teorikoak eta praktikoak erakusteko.Uraren propietate onuragarriak aztertu ziren eta baita gure erabiltzaileentzat tratamendu eraginkorrak praktikan jartzea ahalbidetuko duten printzipio terapeutikoak eta teknikak uretara bideratzeko moduak ere.
Intentsitate handiko egunak izan dira ikasten eman ditugunak baina aho-zapore ona utzi digute ikasi dugun guztiagatik.