Aurreko urteetan bezala, aurten ere Donostiako Aste Nagusiko jaietara joan gara.“Miramar Jauregia” Partzuergoko Jaione Otaegiri esker, aurten ere Miramar Jauregiko leku ezin ederragotik ikusi ahal izan ditugu su artifizialak bi egunetan, ikuspegi ezin hobeak genituela eta aparkatzeko inolako arazorik gabe, alegia, benetako luxua!