ULIAZPIn eskaintzen den zerbitzuetako bat hidroterapia zerbitzua da.Uretako terapiek dituzten onurak kontuan izanik, tarte oso garrantzitsua bihurtu da pertsona erabiltzaileen eguneroko jardunean.
Zubieta Zentroan dugun hidroterapia eremua guztiz osatua da, presio-zorrotada duen tanga du eta igerileku handi bat fisioterapiako eta errehabilitazioko jarduerak eta jolas-jarduerak egiteko, eta esan behar dugu erabiltzaileek asko gozatzen dutela horietan.
Instalazio horiek hobetzeko asmoarekin hainbat lan egin ditugu horietan otsailean:eremu guztiko zorua aldatu dugu eta igerilekua berritu.Halaber, lehendik zeudenez gain barandaren bat gehiago ere jarri dugu, errazago iristeko.
Oso pozik gaude emaitzarekin, eta zuekin guztiekin partekatu nahiko genuke.Irudi batzuk erakutsi nahi dizkizuegu.