Aurtengo inauterietan, berriro ere, benetan une zoragarriak igaro ditugu. Ostegun gizen egunez Tolosara joan ginen zezenekin gozatzera, ostiralean txolartero mozorrotuak afaltzera irten ziren eta inauterietako astelehenean gure kanpo-erabiltzaileak Arandio jatetxera joan ziren bazkaltzera eta Tolosako giroaz gozatzera.Asteartean jaialdi bat antolatu genuen zentroan.Goizean, mozorroen lehiaketa bat egin genuen, eta bertan, langileek nahiz erabiltzaileek hartu zuten parte, gero barbakoa zoragarri batean txistorraz eta odolkiz egindako pintxoak dastatu genituen, eta, arratsaldean, txokolatada bat eta sardinaren ehorzketa egin genuen jaialdiari jarraipena emateko.Jende askok parte hartu zuen eta mozorroetako batzuek zeresan handia eman zuten.