APIRILAK 25. SAN MARKO. ESKERRIK ASKO BEKO-ERROTARI
San Marko egunean, eta Irun eta Hondarribiko ohiturari eutsiz, gure Zentroan bizi diren pertsona guztiek opil gozoak dastatzeko aukera izan zuten, Beko-Errota jatetxearen eskuzabaltasunari esker. Beti gogoratzen dira gutaz egun horretan. Zubieta Zentroan bizi garenok bihotzez eskerrak ematen dizkiegu horregatik.