Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > EGUBERRIAK DONOSTIA ...

Zerbitzuak


2017/01/27

EGUBERRIAK DONOSTIA ZENTROAN

Aurten ekitaldi desberdinak izan ditugu Donostia Zentroan Eguberriak ospatzeko. Horietako lehenengoan Summa Aldapeta Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. Mailako haur talde bat etorri zen guregana Gabon-kantak abestera (haur horietako batzuk lehenengo aldiz izan zuten harremana adimen urritasuna duten pertsonekin eta freskotasuna eta poza ekarri zizkiguten). Lerro hauen bidez eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ikastetxeko arduradunei eta, bereziki, horiekin etorri zen Lierni Cano andereñoari.
Zentroko festarekin jarraituko dugu eta ekitaldi nagusia “desioen arbola” piztea izan zen. Aurreko egunetan, zentroko erabiltzaileak eta langileak apaingarriak prestatzen aritu ziren beren desioekin eta apaingarriz beteriko eta kolore ugariko arbola izan zen emaitza; guztiz desberdinak ziren desioak ikus zitekeen, diskotekako bola bat edo hozkailu berri bat, besteren artean.
Gabon-gauan, berriz, gure fisioterapeuta eta orfeoilaria partaide den abesbatzako lagunak etorri zen guregana eta Gabon-kantak abestuz alaitu ziguten gau eder hori.
 

Irudi-galeria

N1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus