Ezaguna denez, hainbat pertsona artatu ditugu Garagunetara doazenak edo Gipuzkoako Garagunetatik igaro direnak urteetan, eta orain gurekin egiten dute topo. Gure kasuan, Ategorrieta Zentroan hasi ginenetik, Groseko Garagunean artatzen dugun pertsonaren bat egon da, eta badira beste batzuk orain, Ordiziako edo Ibarrako Garagunetan denbora luzez egon direnak, adibideren bat jartzearren.
Lehen seihileko honetan behin baino gehiagotan ikusi dugu elkar haiekin. Izan ere, Ibarrako Garaguneari dagokionez, hilean behin ikusten dugu elkar, gure artatuek haiekin zuten harremana mantentzen saiatzeko.