Laster, Altzako Kiroldegian urritik ekainera bitartean urtero egin izan dugun Kirol Egokituaren jarduera amaituko dugu, hiruhileko honi dagokionez.
Zergatik amaituko dugu ekainean eta ez diogu jarraipenik emango jarduerari?, batez ere, uda partean, eta eguraldi onarekin, orain bakarrik egin ditzakegun beste jarduera batzuk egitea gustatzen zaigulako:hondartzara joatea, mendira, herrietako eta hirietako jaietara joatea.
Halaber, egunak luzeagoak direla aprobetxatu nahi dugu egun osoko beste ibilaldi batzuk egiteko, baita zenbait egunetakoak ere.
Izan ere, egunero Plan desberdin bat dugu eta oso, oso gustagarria...!
Aukera hau aprobetxatu nahi dugu Fortuna Klubeko Maria monitoreak gurekin egiten duen lana goraipatzeko.Bere dedikazioa, bere ahalegina eta batzuetan erakusten duen pazientzia, egun guztiak ez direlako berdinak eta beti ez diogulako arreta bera eskaintzen eta ez dugulako beti modu berean parte hartzen, eta hala eta guztiz ere, bera beti hortxe dago, guri laguntzeko eta gure forma fisikoa hobetu dezagun animatzeko.