Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > “Zu bezalakoa naiz” ...

Zerbitzuak


2013/05/17

“Zu bezalakoa naiz” argazki-erakusketa Oñatira doa

Zubillaga Dk. Zentroaren 10. urtemuga dela eta, Bergarako Udalean aurkeztutako “ZU BEZALAKOA NAIZ” argazki-erakusketa Oñatiko Kultura Etxeko Erakusketa Aretoan da astelehenaz geroztik, maiatzak 13.

 

Dakizuen bezala, erakusketak formatu handiko (40 x 60) 18 argazki ditu, eta bertan, Uliazpiko Zubillaga Dk. Zentroan arreta jasotzen duten pertsona guztiak agertzen dira islatuta. Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) Erakunde Autonomo bat da Uliazpi, Gizarte Politikako Departamentuari atxikia, eta honako hau da haren eginkizun nagusia: pertsonen eta horien familien bizi-kalitatea garatzen laguntzen duten zerbitzuak eta laguntzak eskaintzea. Horretarako, erantzun orokor eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, irizpide etikoetan, eraginkortasunean eta berrikuntzan oinarrituta, betiere erabiltzaileen, horien familien eta erakundeko langileen gogobetetasuna bermatzeko helburuarekin, sozialki arduratsua den erakunde gisa jokatuz.

 

Erakusketa inguru honetako hainbat herrialdetan aurkeztuko da —gero Elgetan ikusi ahal izango da— Uliazpik garatzen duen lana jakinarazi eta hedatu ahal izateko.

 

Nor diren, non jaio diren, zer zaletasun dituzten eta gogokoen dituzten jarduerak zein diren jakitea modu ezin hobea da Uliazpik Gipuzkoako gizartean duen misioa ezagutarazteko.

 

Erakusketa Oñatiko Kultura Etxeko Erakusketa Aretoan izango da, Santa Marina Plazako 1. zenbakian, maiatzaren 13tik 26ra, biak barne.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus