“Gora Gazteak” konpainiaren entsegua eta Hondarribiko Alardea
Beste urteetan bezala Hondarribiko herriko jaiak ospatzen ditugu Zubietan eta gure zorionerako “Gora Gazteak” Konpainiaren eta bere kantineraren bisitaldia izaten dugu urtero, aurtenbisita-egun hori abuztuaren 31n izan da eta benetan gozatu dugu egin duten entseguarekin. Jai horretarako egokiak diren jantziekin atera gara.
Alardearen egunean, hiru talde irten ziren Alardea ikustera eta benetan gozatu zuten Jai horietan bizi den giroarekin.