Aurtengo urtarriletik ez gara joaten Goyenetxeko Gureak tailerretara.Programa horretan parte hartzen ari zen taldea zentro honetan bertan hasi da lan egiten, lana astelehenetik ostiralera egiten dute goizez.Taldean erabiltzaile gehiago sartu dira eta lan horiei lan izaera propioa ematen ahalegindu gara jarduera funtzionalen bidez, zentroaren funtzionamendurako beharrezkoak direla iruditzen zaigulako.Egiten duten lana alor desberdinetan banatzen da, hala nola, garbitegia, materialak berriz jartzea, bulegoko lanak, birziklatzea, lorezaintza eta bestelako jarduerak gauzatzen laguntzea.Gainera, tailerreko lanak egiten ere jarraitzen dugu, eta ez goizez bakarrik, baita arratsaldeetan ere, orain arte bezala.Taldea oso ondo ari da funtzionatzen eta aldaketa guztiz positiboa izan dela esan behar dugu.