Aurten, berriro ere, Zubieta Zentroan ospatu ditugu inauteriak, eta hala, dantzak, musika, eta txorizo pintxo ezin goxoagoak izan ditugu goizean, eta txokolatea txurroekin arratsaldean.Eguraldiak asko lagundu ez zigun arren, giroa sekulakoa izan zen, eta denok mozorrotu ginen.Bertan izan genituen, esaterako, indiarren familia bat, edo Charleston talde bat, mozorroa beren kabuz prestatu zutenak paper birziklatua erabiliz horretarako, edo Elvis Presleyren jarraitzaile talde bat, horrelako bat ere izan baikenuen, harrigarria izanagatik ere.