Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > BOTAK JANTZITA, ENDA...

Zerbitzuak


2017/03/24

BOTAK JANTZITA, ENDANEAKO MINTEGIETAN LANEAN

                Gizarteratzen lagunduko duen lan emankor bat egiteko helburuarekin, Puri Cazón gure lankidea harremanetan jarri zen Endaneako mintegiekin, joan den urteko urria inguruan.

            Gure neska-mutiletako batzuek haiekin lan egiteko ideia horrek oso harrera ona jaso zuen, eta hala, azaroaren 2an, alkandoraren maukak gora jaso, botak jantzi eta gogotsu ekin genion lanari.

            Orduz geroztik, asteazkenero, Zubieta zentroko hiru neska-mutilek osatutako talde bat bertara joaten da lan egitera; gaur egun, Iñigo, Mikel eta Elena dira hiru kide horiek, eta Cristina Castañorekin batera betetzen dute lan hori. Izerditan blai bukatzen dute lana, baina inguruneak, laguntasunak eta ongi egindako lanaren pozak ederki merezi dute. Gainera, hamaiketakoaren bidez indarrak hartzeko une bat ere topatzen dute beti.

            Oso balioespen baikorra egiten dute alde guztiek, eta lankidetza hori denboran luzatzea nahiko lukete.

Irudi-galeria

1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus