Aurten ere Iruñeko San Fermin jaietara itzuli gara.Hainbeste gustatu zitzaigun joan den urteko esperientzia, aurten ere, egun bakarrerako joan ordez, bi egunetarako joan baikara, eta egia esateko bi aldiz gehiago disfrutatu dugu.Parrandaren erdian murgildu ginen eta dantzan aritu ginen, ezertarako gelditu ere egin gabe, Txarangekin; giroa ezin hobea zen!Hurrengo egunean gihar-minak genituen dantzan horrenbeste ibiltzeagatik, baina egia esateko, hurrengo urtean, ahal baldin badugu, errepikatu egingo dugu!