Aurten, Gabonak oso mugituak izan dira. Lehenik eta behin, Ordiziara joateko aukera izan genuen; bere azoka ikusi eta hemengo gabon produktu tipikoak erosteko aukera izan genuen han. Oso giro onean, kalez kale ibili ginen eta azokatik gertu bazkaldu genuen. Oso esperientzia positiboa izan zen, non asko gozatu genuen ikusi genuen guztiarekin. Bisita hainbat produktu ekartzeko aprobetxatu genuen, gero zentroan gabonetan ospatu zen festan jan genituenak.
Hurrengo irteera Donostiako Santo Tomasera izan zen. Konstituzio plaza hurbildu ginen animaliak ikusi eta txistor pintxo bikainak jateko, beti baserritar jantzia eta zapiarekin.
Abenduaren 22an ohiko Gabonetako festa ospatu genuen, hainbat dantza eta algara ugarirekin. Turroi nahikoa ere jan genuen. Urtarillaren hasieran Gaspar Errege Magoaren bisita izan genuen, ustekabeko opariak eta ilusio handia banatu zituenak Zentroko mutl eta nesken artean.