Urteko lehenengo oporrak antolatzea Bergarako Zubillaga Dk. Zentroan
Maiatzaren 7tik 10era Javier, Julián, Juanjo eta Mercedesek osatutako lagun-taldeak, Begoña eta Alicia zentroko zaintzaileekin opor-egun batzuk egin ditu Santanderren.
Egun horietan Cabárcenoko Parke Naturala ikusi ahal izan dute, Europako Mendietara igo dira, El Soplaoko Haitzuloak ikusi dituzte eta Barros hondartzan ibili dira gozatzen.Oraingoan eguraldia lagun izan dute eta jarduera horiekin gozatu egin dute benetan.
Argazki batzuk jarri dizkizuegu izan diren lekuak ikus ditzazuen, zuei ere guri hainbat gustatzea nahiko genuke.