Uztailaren 2an urteko bilera egin genuen, urtero garai honetan egiten dugun bezala. Normalean bilera honen edukiak heziketa motakoa izan arren, aurten egindako gogobetetasun-inkesten emaitzak aurkeztu genituen. Gainera, Montse Ruiz eta Ramon Zabalzak ZAHARTZE ETA ADIMEN URRITASUNAri buruz antolatutako hitzaldia entzuteko aukera izan genuen.