Urtero egin izan dugun bezala, abuztuan sartu aurretik, udako festa ospatu genuen Zubietan bertako artatuekin eta bertako langileekin.
Goizean, txupinazoarekin eta Mª Josek (musikoterapiako teknikariak) eskainitako musikarekin ekin genion, eta denek musikaren doinuari segika abestu genuen.Egoitza guztiek parte hartu zuten pintxoen lehiaketan, eta epaimahaiak oso lan zaila eduki zuen lehen saria aukeratzen, denek oso presentzia ona zutelako eta oso goxoak zeudelako.
Arratsaldean, horma-irudien lehiaketa izan genuen.Egoitza bakoitzean, material berdinak erabiliz, horma-irudi bat egin zuten uda gaitzat hartuta, eta lehen saria askari bat izan zen irabazten zuen talde edo egoitza osoarentzat.
Gero, zentroan artatutako pertsonekin astearte arratsaldeetan borondatez egiten den “musicando” izeneko jarduerako teknikariak etorri ziren; pertsona artatuek sortzen dituzten doinuen bitartez musika lantzen aritzen dira taldeka.Bateria bat, mikrofonoak eta panderoak baliatuta, jazz-saio bat eskaini genuen, publikoari asko gustatu zitzaiona.Jarraian, merenge-lehiaketa egin zen beren borondatez egun honetarako bereziki jotzera etorritako bi nesken trikiti eta panderoaz lagunduta.Festa hori 00:00ean amaitu zen barbakoarekin.