Udaberriaz geroztik tailer berri bat jarri dugu martxan Zubieta zentroan, hots, baratze-tailerra.Lursail txiki bat prestatu dugu zenbait barazki eta lore-landare aldatu ahal izateko.Lehenengo letxugak zentroko langileei saldu dizkiegu oso modu onean, eta lortutako diruarekin, hazi eta landare berriak erosi ahal izango ditugu.Lore-landareekin, landetxeen barrualdea eta kanpoaldea apaintzen joan nahi dugu.Bistan daude lehen uzta honek nolako emaitza onak izan dituen.