Aurtengo uda honetan izan duten beste jardueretako bat itsasontzian egindako ibilaldi ederra izan da. Irteera horietan Txingudiko badian barrena ibiltzen da itsasontzia eta itsasora ere irteten da Euskal Herriak dituen paraje paregabeak ikusi ahal izateko hemendik Miarritzeraino, eta Pasai Donibane Hondarribiarekin lotzen duen Jaizkibel mendiaren kostaldea ere ikusi ahal izateko.