Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > IRTEERA AÑANAKO GESA...

Zerbitzuak


2012/06/13

IRTEERA AÑANAKO GESALTZARA

Maiatzean egun batzuk igaro ditugu Añanako Gesaltzan, Araban. Arabako hiribildurik zaharrenean, orain dela 200 milioi urte itsaso zabal bateko urak egon ziren tokian.

Gesaltza aire libreko kultura-paisaia izugarria da, eta bertan, ur gazia terraza batzuen gainera isurtzen da, gatza erdiesteko.

Inon ez bezalako paisaia zoragarri honen historia eta arkitektura harrigarria ezagutzeko aukera izateaz gain, hankak eta eskuak gesaletan bustitzeko parada izan dugu, eta lehen eskutik gatzgileen milaka urtetako lanbidearen hasi-masiak ezagutu ahal izan ditugu.

Era berean, Baronatarren Dorre-Jauregia ezagutzeko aukera izan genuen, Villanañe herrixkan.

Irudi-galeria

IRTEERA AÑANAKO GESALTZARA

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus