Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > ESKER ONEZKO ESKUTIT...

Zerbitzuak


2019/01/08

ESKER ONEZKO ESKUTITZA

BETIRARTE

Asteazkenean bisitatzera joan ginen zure bizitzako “etapa” berri baten sartzen ari zinela esateko deitu zigutenian, eta guretzat ere horrela zen, etapa berri bat.

Lasai, ikusi genizun, trankil, txukun, azal leunarekin….baina aldi berean, hasieran zirrara berezi bat sortzen duen “trantze” aurpegiko keinuarekin.

Zure aldaketeei  egokitzeko denbora emon diguzu. Asimilatzeko, onartzeko, ikasteko.

Arratsalde osoan egon ginen zure ondoan, goxo-goxo, malkoak, kontakto beroa……begiradak.

 Hurrengo egunerarte itxoitzeko eskatu genizun, zure lehengusiña maiteak eta Gloria, (urtebetez zure zaintzailea izandakoa, amakin batera), etortzekotan zirela eta.

Eta eskatutakoa bete egin zenuen…………zai egon zinen.

Ostegunean oso egun intenso eta emotiboa izan zen. Zurekin , hiru urtez “Villa 1” ‘n bizi izandako kideek eta  monitoriak etorri ziren gelara agurtzera. 

Zenbat MAITASUN Jon ¡!!!

Egondako leku guztietan uzten zenuen zure “marka” eta ikusi dogu ZUBIETAN ere horrela izan dela.

Aitor, zure loibak ere, bizitatzeko aukera euki zuen eta zure kideek agurtzera etorri zirenean, bertan tokatu izanagatik, bere zoriona adierazi zigun, oso momentu hunkigarri eta magikoa izan zelako.

Arratsaldez, zure lehengusiñak eta Gloria heldu ziren. 

Txoriak Txori, abestu genizun, zuk hain ondo esagutzen zenuen kanta, eta denok nabaritu ginun, zure sorbaldarekin egindako keinuakin adierazitako esker-ona. Azkenaldian musika entzuteaz egiten zenuen bezala.

Zenbat bidar komentatu degun, “ze ondo zainduta dagoen Jontxu”. Ze lan   ona egiten duten Zubietako langile guztiak, ze garbitasun, ze profesionaltasun, ze MAITASUN…..

Lehenengotik ondo egokitu zinan zure “etxe berrira”, pozik ikusten zintugun, eta horrek ondo sentiarazten gintuen, Zubietara bizitzera joateko erabakia hartzean asmatu genuela.

Eta egun, Zubietari eskertzea besterik ez zaigu gelditzen, oso ondo egindako lanagatik eta guk zu oso pozik eta hain ondo zaindua, lagun maitagarriz inguratuta ikusi zaitugulako. Zure  azken 3 urte t’erdiak, bizi kalitate handikoak izan direla nahi diegu adierazi 

Eta gau-erdia pasa ondoren……..telefonotik deitu ziguten.

Lasai gelditu gara, agurtzeko denbora euki dugulako, eta zure ondoan ezin izan zuenen partez ere (Ama besteak beste), bete beharra egin genulako, egun hori itxoteagatik ere eskertu genizulako….

Betirarte Jon, eta mila mila esker ZUBIETA.

Sarasketa-Aranzeta Familia   ELGETA       2018.10.12

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus