Ekainean eta irailean 6 txango egin dituzte hainbat lekutara: Ekainean, Lizarran eta Monteagudon (Nafarroa), Larrainen (Frantzia) eta Roiz-en (Kantabrian) izan ziren Irailean, berriz, Cangas de Onís (Asturias) eta Errezil (Gipuzkoa) bisitatu dituzte. Artaturiko 29 lagunek izan dute aukera 2 hilabete hauetan oporralditxoak egiteko. Datorren urtean beste batzuk antolatuko ditugu, eta ahal bada, beste leku batzuetara joango gara.