Eta jarduera batekin amaitu orduko, beste batekin hasiko gara, hots, zalditerapiarekin, maiatzetik urrira bitartean egiten baitugu Jaizubiako Zalditegian.
Baina, zergatik eta zertarako aukeratu dugu jarduera hori?
Jarduera hau egiten daramagun denboran ohartu gara lotura bat eta harreman bat sortzen dela zaldiaren eta zaldi gainean ibiltzen diren pertsonen artean.Terapiaren ikuspegitik begiratuta, zaldiaren gorputzak ematen duen berotasunaren bidez giharrak errazago erlaxatzen dira eta Bulkada erritmikoak transmititzean giharrak erlaxatzea lortzen da, koordinazioa eta oreka hobetzen dira, muskulatura indartzen da, arnasa hobeto hartzen da eta balio psikologiko handia duen kulunkaulkiaren antzeko eragina sortzen da.
Oso positiboa da ikustea nola gertatzen diren aldaketak gure neska-mutilen artean jarduera honen bidez, zaldiarekin duten harremanean, jardueran parte hartzeko irrika horretan, itxaron behar izate horretan eta abar.Oinez dabiltzanean minusbaliotasuna erraz sumatzen zaien neska-mutilak zaldi gainean jartzen direnean zaldizko bikainak direla ikustea ere oso pozgarria da.