Itzuli gara etxera! Egunak oso azkar pasatu zaizkugu. Aurten, Donejakueren Kostaldeko Ibilbidearen 2. zatia bukatu dugu. Joan zen urtean, Oviedon bukatu genuen eta aurten handik hasi eta Santiagoraino joan gara.
Dena oso ondo joan da baina...azken eguna garabiari deituz bukatu genuen: etxetik nahiko urre geundela kurpil leherketa bat izan genuen ibilgailu batean. Denetik izateko!