Errege bezperan, urtero egin ohi duten moduan, Ekialdeko Erregeak etorri zitzaizkigun, beren segizio guztiarekin eta opariz beteta. Bisitaldia emozioz eta pozez beterikoa izan zen, gure aldetik Behobiako konpartsari eskerrak eman nahi dizkiogu urtero hemen izateagatik egiten duten ahaleginagatik.
Bestalde, ospatu berriak ditugu Inauterietako jaiak. Ostegun gizen egunean hasi ginen, eta mutiko talde batekin zezenak ikustera joan ginen Tolosara. Astelehenean jarraitu egin genuen, eta beste talde batekin bazkaltzera eta Tolosako giroaz gozatzera joan ginen berriro, eta asteartean amaiera emateko, zentroan jaia bat antolatu eta sardinaren ehorzketan hartu genuen parte. Bazkari on bat egin genuen, eta arratsaldean merienda on bat ere bai txokolate eta txurroekin. Ikusi ahal izan genituen era guztietako mozorroak erakutsi nahi dizkizuegu, eta nola ez, Leok (zentroaren alde bere borondatez lan egiten duen boluntario bat da) prestatu zuen sardina dotorea ere erakutsiko dizuegu.