Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > Protagonistak antzok...

Zerbitzuak


2014/08/07

Protagonistak antzokian eta beren bizitzan

Gurasoen Batzarrean aurten esku-hartze interesgarriak izan ziren, hala zurztasun-pentsioaz eta Familien Prozesuaren Kudeaketa Planaren helburuez hitz egin zigun Josune Martinezen aldetik, nola farmazietako berrordainketaz hitz egin zigun Alberto Merinoren aldetik.

Baina amaieran eskaini ziguten antzerki-tailerraren eta adierazpen-tailerraren aurkezpenak jaso zituen gure txalo guztiak.

Raúl Garcia Etxebarriak aurkeztu zigun bere tailerra eta esan zigun nola tailerreko parte-hartzaileen gaitasunetatik abiatuta iristen den ikusi eta gozatzeko aukera izan genuen emaitza lortzera.

Ikusi egin genuen, entzun, barre egin, negar egin, eta, batez ere, gogoz egin genien txalo gure protagonista handiei.

Oso une hunkigarria izan zen denontzat. Guretzat, ikusleentzat, lana ongi egina egoteagatik eta horren sentiberatasunagatik; haientzat, aktoreentzat, gure miresmenagatik eta txaloengatik.

Irudi-galeria

1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus