Erriberetako adin txikikoen etxebizitzan bizi diren Maroufek eta Unaik saskibaloirako duten zaletasuna ikusita, saskibaloiko Easo Klubeko Harrobi taldean kirol hori maiztasun batekin jokatzeko aukera izatea lortu dugu. Entrenamenduak asteazken arratsaldeetan egiten dira Amarako Peñaflorida Institutuan. Esperientzia guztiz positiboa dela esan behar dugu eta laster partida batean horiei animoak ematera joan nahiko genuke.