Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > TOLOSAKO INAUTERIAK...

Zerbitzuak


2012/02/22

TOLOSAKO INAUTERIAK

Tolosako inauterietako egunik garrantzitsuenetakoa ostegun gizena izaten da eta urtero bezala Donostia Zentroko ordezkaritza bat han izan da.  Urte batetik bestera plana asko aldatzen ez bada ere beti izaten da erakargarria eta dibertigarria. Kafetegi batean ematen diegu hasiera gure inauteriei, bertan martxa handiko musika jartzen digute girotzeko. Dantza batetik besterako tartean txorizo mutur bat indarrak hartzeko. Eguerdian denok Altzora, eta beste urteetan babarrunak jan izan baditugu ere, aurten espezialitate berri bat probatu dugu, babarrun-krema zoragarri bat. Arratsaldean izaten da eguneko tarterik onena, zezen-plazara joan eta han egiten dituzten parodiekin gozatu egiten dugu, denbora guztian txaranga baten musikarekin girotuta. Bigantxak, barreratik ikusita, izaten ditugu jardunaldiaren amaieran, Donostia Zentroko taldearentzat behintzat amaiera, nekaturik baina egun zoragarri bat igaro izatearen pozarekin itzultzen baita zentrora.

Irudi-galeria

TOLOSAKO INAUTERIAK

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus