Aurten Gipuzkoako Minusbaliatuen Elkarteak eta Onceren Elkarte estatalak antolatutako probetan parte hartu dugu. Sagueseko zabaldira Donostiako Gros auzora, joan zen Uztailaren 15ean, 2 zaintzaile eta 4 erabiltzaile joan ziren, bertan egin baitziren probak. Aktiboki parte hartu zuten, eta horien artean: -Bizikleta egokituen erabilera. -Usaimenaren eta dastamenaren estimulazio-saioak. -Orientazioa gurpildun aulkietan. -Bola Joko egokituak. -Noraezean ibili, ukimenaren bidez orientazioa bilatuz, ikusmenik gabe. -Zeinuen hizkuntza, eta abar.
Oso esperientzia polita izan zen, eta giro ederra izan zen nagusi. Beste noizbait errepikatzeko modukoa.