Dagoeneko gela berri bat abian dago Zubieta Zentroan. Otsailean, mugikortasun-beharrak modu banakatuago batez lantzeko gela bat jarri zuten abian, eta atseden-gune bat ere badu, estimulazio mota desberdinekin lan egiteko. Horri begira, erlaxazio eta sofekin atondu dute gela, eskailera eta arrapala ere badu, baita pantaila handi bat ere, era guztietako emankizunak eskaintzeko.
Espazio berri honen bitartez, zahartzeagatik eta/edo osasunez okerrera egiteagatik gure neska-mutilengan sumatzen ditugun beharretara egokitzen ahaleginduko gara, eta batez ere, beren mugikortasun-ahalmena gal ez dezaten lagunduko diegu. Banakako balioespen bat egin eta bakoitzarentzat jarraibide egokienak finkatu ondoren, arratsaldero, bi zaintzaileren laguntzarekin eta talde txikietan, proiektu berri hau abian jarriko dugu. Ez dago hitz egokiagorik hori adierazteko!