Uliazpin hainbeste urte lan egin ondoren, Ramón Zabalza jaunak erretiroa hartu du. Bizi dugun egoera hain berezia izanik, ezin izan diogu merezi duen agurra egin, baina, gutxienez, Donostia Zentroko lantalde teknikoak opari txiki bat egin nahi izan dio, urte guztiotan egin duen lana eta izan duen profesionaltasuna eskertzeko. Oparia (txapel bat eta ardo botila batzuk) gustuko izan zituen, dirudienez (ikusi besterik ez dago!).
Besarkada bat, eta zorterik onena izan dezala opa diogu Donostia Zentroko langile guztiok.