Aire libreko aisialdi-jardueretarako garairik onena dugu uda, eta Zubietan ahalik eta gehiena aprobetxatu nahi izan dugu garai hori.Jarduera aipagarrienen artean hondartzara joatearena dugu.Hondarribiko eta Hendaiako hondartzetako “oztoporik gabeko bainua” zerbitzuko instalazioak aprobetxatu ohi ditugu.Arazorik gabe aparka dezakegu abuztu bete-betean, eta monitoreen eta material egokituaren laguntza itzelaz baliatu gaitezke gure neska-mutilak uretara eramateko, baita eragozpen fisiko handienak dituztenak ere.Primeran pasatzen dute!
Beste batzuetan mendira joaten gara arratsaldea igarotzera, askaria eta guzti, eta siestatxo bat ere egiten dugu tarteka!