Fraisoro Zentroko Familia Batzordeak, Fraisoron artatutako pertsonen 5 arrebek parte hartzen dutelarik, lanean eta bilerak egiten jarraitzen du, aurreko urteetan bezalaxe. Gainera, datorren azaroaren 9an, 17:00etan Fraisoron egingo den bilera berri-emailera joateko deia egin dute. Interesgarriak iruditzen zaizkien 3 gai azalduko dituzte: Zaragozako Biltzarraren albisteak, Ezgaitasun Juridikoa eta Tutoretza, eta Jarduteko Irizpideak ospitaleratze eta kontsulten aurrean.