Atzegiren “Pauso Berriak” Programari esker, Gureak Taldearekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren (Lanbide bitartez) eta Foru Aldundiaren babes ekonomikoarekin, Nerea lan-praktikak egiten hasi da Ategorrieta Zentroan.Uztailean hasi zen eta, hasieran, laguntzazko pertsona batek lagundu zion, eginkizun horiek egoki burutzeko oinarrizko gaitasunak eskuratu zituen arte.Eta irailetik aurrera datorren urte arte, Nerea 2 egunez etorriko da Ategorrieta Zentroan lan egitera, eta asteko gainerako egunetan Uliazpiko Bulegoetan jardungo du.Zentroan administrazio-lanak egiten ditu.Guretzat lasaitasun handia da eta berarentzat lan-alorreko ikasketa-aldi bat.