Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > MANOLO ESCOBARREN KO...

Zerbitzuak


2011/11/14

MANOLO ESCOBARREN KONTZERTUA DONOSTIAKO KURSAALEN

Azaroaren 6an Bergaran arreta eskaintzen zaien lagun-talde bat Donostiako Kursaalen Manolo Escobarrek eman zuen kontzertura joan zen. Denboralea izan arren, Manuel, Iñaki, Itziar, Julián eta Mercedes, Alicia, Mertxe eta Alejandra Zentroko zaintzaileekin batera bertara iristea eta aparkatzea lortu zuten kontzertura joateko.

Orkestrako 25 musikariek, abeslariek eta Manolo Escobar berak egindako ahaleginari esker gure taldeak gozatu egin zuen eta oso gustura egon zen. Esan behar dugu Manuelek gozatu egin zuela benetan, gure zentroan dugun Manolo Escobarren fan sutsuena baita.

Kontzertuaren ondoren aldageletara joan eta artista agurtzeko eta bere ondoan argazki batzuk ateratzeko aukera izan zuten. Antolatzaileei eta Manolo Escobarri berari eskerrak eman nahi dizkiogu gurekin egoteko izandako adeitasunagatik, gurekin argazkiak atera zituztelako eta gure Manolori disko bat sinatzeagatik.

Eskerrak eman nahi ditugu baita ere, irteera hori egin ahal izateko egindako kudeaketengatik, Donosti Irratiari gonbidapen batzuk eman zizkigulako eta Zubillaga Zentroko langileei, eskuzabaltasunez jokatu eta horiei laguntzea joan zirelako.

 

Argazki batzuk utziko dizkizuegu arratsalde horretako oroimen gisa.

Irudi-galeria

ARGAZKI 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus