Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > DONOSTIA ZENTROKO JA...

Zerbitzuak


2017/07/21

DONOSTIA ZENTROKO JAIA

Astearte honetan, uztailak 11, Donostia Zentroko jaia ospatu dugu, eta aurten, gainera, arrazoi gehiagorekin, Villa Uliazpiren 50. urteurrena ospatzen ari garelako.

Egun biribila atera zen, eta oso egitarau osatua eta aberatsa izan genuen. Goizari hasiera emateko, Ulijaia etorri zen, kalejira bat bere trikitilari eta buruhandiekin eta jende ospetsuena bezalako photocall batekin, baina askoz ere dibertigarriagoa.

Gero, bazkari benetan bikaina dastatu ahal izan genuen, gure sukaldari taldeak maitasun guztiarekin prestatua. Gainera, postreetan geundenean, unerik hunkigarrienetako bat bizi ahal izan genuen; izan ere, gure kideetako batzuek hainbeste urtetako lana eta dedikazioa eskertu nahirik, hitz batzuk irakurri zizkioten Edurneri, zentroko gure arduradunari, erretiroa hartzera baitoa aurten (batek baino gehiagok malkoak isuri genituen).

Arratsaldeari jarraipena emateko, “Ulitxiki” taldeak emanaldi kuttun bat eskaini zigun, denok hunkitu gintuena, eta eguna amaitzeko, berriz, karaokea izan genuen, eta nahiz batzuk tonutik irten ginen, denok barre egin genuen, dantzan aritu ginen eta atzoko nahiz gaurko arrakasta handiak abestu genituen.

Azken batean, oso egun biribila izan zen, denok beti gogoan edukiko duguna.

Zorionak Uliazpiri eta munduko zorionik handiena Edurneri, hastera doan garai berri horretarako!

Irudi-galeria

DONOSTIA ZENTROKO JAIA

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus