Udaberrian sartu garela ospatzeko Behobiako (Irun) “Koloretako Abesbatza” etorri zaigu bisitan. Horren helburua jendeak une atseginak igarotzea da, poztasuna eta umore ona zabaltzea eta bizitza “kolorez beterikoa” izaten laguntzea; horregatik joaten dira egoitzetara, ikastoletara, eta abarretara errezitaldiak ematera. Oso ezagunak diren herri-abesti ugarirekin alaitu gaituzte; abestu egin dugu, dantza egin dugu eta asko gozatu dugu... ikusleen artean zeuden batzuk ere atera dira eta abesbatzarekin batera abestu dute eta gurekin dantzan ere ibili dira.
Talde horretako kideetako bat Mertxe da. Ostegunero etortzen da Mª Carmen, abesbatzako zuzendaria, bere bila entsegura eramateko; gaur Mertxek Zubietan abesteko aukera izan du, bera han bizi da eta zein ongi egiten duen ikusi ahal izan dugu.
Eskerrik asko hau bezain proiektu integratzaileak gauzatzea posible egiten duzuen pertsona guztiei, adimen urritasuna duten pertsonek ikasi duten guztia erakusteko aukera dutelako eta denen aitorpena jasotzen dutelako.